Iturria: Etxebide
IRAGARKIA
Urtarrilaren 4an Zarauzko udalerriko Aldapetan 30 etxebizitza tasatuko sustapena erosketan esleitzeko hautaketa prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu(ko) da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu:
Diru-sarrerak: 2015. urtean, 12.000 euro (gutxieneko muga) eta 50.000 euro (gehieneko muga) arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
Errolda: eskaerako titular batek Zarautzen erroldatuta egon dela egiaztatu beharko du 5 urteko antzinatasunez jarraian, edoeta, orotara 10 urtez (izan jarraian ala ez).
Bizikidetza unitatea: bizikidetza unitatea ezingo da bost kide baino gehiagokoa izan.
Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2017ko urtarrilaren 9a eta 23a bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.
Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:
www.etxebide.euskadi.eus web gunean.
Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Andia, 13 5º, 20004, Donostia-San Sebastián
Aurrez aurre: Zuzenean – Andia 13 – 20004 Donostia-San Sebastián edo eta Zarautzen bertan, lurzoru eta etxebizitzarako udal erakundearen bulegoan, Salegi kalea 14an (Zinema pilotalekuaren aldamenean).
Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, eta izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.