Zarauzko Udalaren adierazpen instituzionala, errefuxiatuen inguruan

Atzo onartu zuten idatzia; ACNUR-i 2.000 euro emango dizkio eta koordinazio lanak egingo ditu instituzioen artean

Zarauzko Udalaren adierazpen instituzionala, errefuxiatuen inguruan

Iturria eta argazkia: Urola Kostako Hitza

Azken urteetan Europako herrialdeetan ezberdintasun sozialengatik, krisi humanitario eta ekonomikoengatik eta Afrika, Ekialdeko herrialdeetan eta Ekialde Ertainean geroz eta gehiago diren gerren ondorioz gertatzen ari den migrazio-lekualdatzea geldiunerik gabe handitzen doan errealitatea da.

Siria eta Irak kolpatzen ari diren gatazka armatuetatik ihesaldi etsian doazen milaka pertsona eta drama humanitario horren aurrean, Europako kontzientzia ezin liteke ezer esan gabe geratu. Europar Batasuna eta berau osatzen duten herrialdeak tragediaren garrantziaz konturatu dira eta bere mugak gainditu dituzten pertsonen lekualdatzea bideratzeko neurriak hartzen hasi dira.

Gobernuek egoerari erantzuteko erakutsitako gabezia ikusita, herritarrek lekukoa hartu dute elkartasuna erakutsiz, janaria, arropa, eta beraien etxeak eskainiz, dirua emanez, garraioak eskainiz, etab. Errealitate honen guztiaren konponbidea konplexua dela jakinda ere, Udaletxeak errefuxiatuak hartzeko prest agertu gara, gobernuei euren eginkizunak beren gain hartzeko eskatuz.

Guzti honengatik, Zarauzko Udaleko bozeramaile batzordeak 2015eko irailaren 7an ondoko adierazpen instituzionala onartu du:

1.- Zarauzko Udalak errefuxiatuak babesteko herrien sarera batuko dela jakinarazi nahi du eta ahal duen heinean urgentzizko egoerari erantzuteko, agintari eskudunei bere baliabideak eskura jarriko dizkie.

2.- Zarauzko Udala Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EUDEL-ek errefuxiatuak babesteko herrien sarean parte hartzeko hartuko dituzten akordioekin bat egiteko borondatea adierazten du.

3.- Zarauzko Udalak behartutako lekualdatzeak sortzen dituzten arrazoiak aztertzeko eta immigrazio eta babesa emateko politika berak eta hori koordinatuko duen buruzagitza europarra martxan jartzea defendatzeko eskatzen die Europako erakundeei.

4.- Zarauzko Udalak errefuxiatuak Europar Batasuneko kide den herrialde bakoitzean hartzeko jarrera malgutzeko eta pertsona batek babes politikoa beharrez gero prestutasunez jokatzeko eskatzen die Europako erakundeei.

5.- Zarauzko Udalak ACNUR-i 2.000 euroko laguntza ematea adostu du, urgentzizko neurri gisa, errefuxiatuen alde egiten duen lana burutu dezan.

6.- Zarauzko Udalak herritarrei inplikatzeko eta ahal duten neurrian errefuxiatuei laguntzeko eskatzen die. Zarauztar askok gerratik ihesi doazen pertsona hauek laguntzeko borondatea erakutsi dute dagoeneko. Asko eskertzen dugu adierazitako prestutasuna.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *