Argazkia eta Iturria: Urola Kostako Hitza.
Aratz Olaizola eta Jokin Aranburu txirrindulariei harrera egin zien atzo arratsaldean Zarauzko Udalean. Zarauztarra taldeko kideek berriki Pistako Espainiako Txapelketan izandako lorpenak nabarmendu eta goraipatu zituen Zarauzko alkate Xabier Txurrukak ekitaldian, eta Udalaren izenean zoriondu egin zituen. “Bi kirolari gazte hauek etorkizun oparoa dute, eta harro egoteko moduko emaitzak izan dituzuelako”, adierazi zien alkateak. Jarraian, lore sorta eta oroigarri bana jaso zuten txirrindulariek. Bukatzeko, familia argazkiak atera zituzten Udaleko zinegotziekin eta familiako nahiz txirrindularitza taldeko kideekin batera.