Argazkia eta iturria: Urola Kostako Hitza
Zarauzko Udaleko Lankidetzako departamentuak 2.500 euroko diru-laguntza eman dio Salvamento Maritimo Humanitario Gobernuz Kanpoko Erakundeari. Aipatu elkarteko kideak Greziako kostaldea zeharkatzen ari diren errefuxatuak erreskatatzera joango dira datorren astean, eta lankidetza honekin, udalak herriko profesional talde honen jarduna babesteaz gain, euren prestutasuna eta meritua aitortu nahi du. Izan ere, “talde hau antolatu, eta bere denbora, dirua eta, batez ere, ezagutza bizitzak salbatzeko erabiliko dituzte”.