Arrosategi parkean izango da, 12:00etan. Bost minutuko isilunea eta lore eskaintza egingo dute bertan.
Zarautzen Memoriaren Eguna 2015 (Hitza).
Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza
Memoriaren Eguna gogoan, Zarauzko Udal Gobernuak (EAJ-PNV eta PSE-EE) “terrorismoaren, indarkeriaren eta giza eskubideen urraketa jasan duten biktima guztiak gogoratu eta aitortzeko” ekitaldia antolatu du iganderako, azaroaren 13rako. Arrosategi parkean izango da, 12:00etan, eta herritar guztiei bertaratzeko deia egin dute.
Ekitaldian bost minutuko isilunea eta lore eskaintza egingo dute. “Memoria bultzatzea, erreparazioa eta gertatutakoa berriz errepikatuko ez dela bermatzeko bideak martxan jartzea” du helburu Udal Gobernuak, “Zarautzen bizikidetza oinarri sendoetatik abiarazi eta eraikitzen joateko”.