Zarauzko PSE-EEko afiliatuek bat egin dute Pedro Sanchezen proposamenarekin

Gloria Vazquez botoa ematen (Gloria Vazquez).
Gloria Vazquez botoa ematen (Gloria Vazquez).

Iturria: Urola Kostako Hitza

Pasa den asteburuan bozkatu zuten PSE-EEko Zarauzko afiliatuek PSOEk Ciudadanos alderdiarekin sinatutako gobernu akordioaren inguruan. Zarauzko alderdi sozialistak adierazi duenez, “gehiengo zabal batek” babestu du Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiaren proposamena; afiliatuen %86ak hartu dute parte, eta %92ak alde bozkatu. Horrekin batera, lehendakari gaia aukeratzeko prozesuaren barruan, Idoia Mendiak jaso ditu boto gehien Zarautzen. PSE-EEko afiliatuen %83ak bozkatu du haren alde. Halaber, Iker Azpeitia aukeratu dute aho batez Zarauzko PSE-EEko idazkari nagusia izateko.

Zarauzko PSE-EEko militanteen parte hartzea “eredugarria” dela diote, eta herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzen jarraitu nahi dituztela. Hori dela eta, Gloria Vazquez eta Pablo Garcia zinegotziak Zazpiko bulegoan izango dira hileko hirugarren ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara. Horrekin batera, 943-005135 telefonora deitu daiteke proposamenak egiteko eta baita pse.ee.zarautz@hotmail.com helbidera mezua bidali ere. Gogoratu dute Zarauzko PSE-EEren blogean lor daitekeela alderdi horrek herrian egiten duen lanaren informazio guztia eta baita sare sozialen bidez ere (@ezkertoki). Aurki aldizkari digital bat ere aterako dute, informazio hori guztia zabaltzeko.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *