Iturria: Urola Kostako Hitza.
Zarauzko PSE-EE udal taldeak informazio zerbitzua eskainiko du posta bidez botoa eman nahi dutenei laguntzeko. Maiatzaren 24an bozkalekuetara joan ezin dutenek botoa nola eman dezaketen azalduko diete herritarrei, beraz. Interesa dutenek alderdi sozialistaren egoitzara (Kale Nagusiko 21. zenbakia, Zazpi aretoa) jo ahalko dute maiatzaren 14ra bitartean.
Bulegoa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 19:00etatik 20:00etara. PSE-EEko ordezkariek gogoratu dute gaixotasunen bat edo ezintasunen bat dutenek etxetik bozkatzeko aukera ere badutela. Horiek ireki berri duten bulegoaren bitartez ere egin ahalko dute tramitazioa.
Edozein zalantza argitzeko edo posta bidez botoa tramitatzeko hitzordua eskatzeko 943-13 31 53 telefono zenbakira deitu dezakete interesa dutenek. Informazio zabalagoa eskuratzeko, Gipuzkoako PSE-EEren webgunea (www.socialistasguipuzcoanos.com) bisitatu daiteke.