Irudia eta iturria: Zarauzko Hitza
Emakumeentzako Jabetze Eskolak zortzi ikastaro berri eskainiko ditu urtarrilaren 15etik maiatzera bitartean: Desvelando los micromachismos, Oinarrizko konponketak: brikolajea eta pintura, Pasa un rato contigo, Zeregin eta denboraren kudeaketa, Ekonomia feminista, Maternidad: un asunto a negociar, Gorputz ikusezinak ikusten eta Autodefentsa. Hasiera batean urtarrilaren 5a finkatu zuten ikastorootan izena emateko azken egun bezala, baina urtarrilaren 11era luzatu dute.
Horretarako hainbat bide daude aukera: Parekidetasun departamentuko blogean zuzenean, departamentuko bulegoetan (Zigordia kalea 33, 1. Solairua), telefonoz (943-00 51 17) edota berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzita. Plazak mugatuak dira, eta Zarautzen bizi diren emakumeek izango dute lehentasuna.