Gaur, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Hezkidetza foroa osa-tzen duten Urola Kostako (Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio) ikastetxe guztiek, Udalek eta Berritzeguneak, elkarrekin, batera, ekintza bateratua antolatu dute. Ekintza horretan ‘Tratu onekin dantzan’ lelopean, zinta dantzaren egitura izango da ardatza eta bertako zintetan, aurrez, luze, zabal eta sakon, ikasgeletan landutako mezuak eta elementuak eskegiko dira. Era horretan, ikas-komunitateek eta herriek genero indarkerien edozein adierazpenen aurrean komunitate guztiaren konpromiso aktiboa eta bateratua behar dela adierazi, gogoratu eta biziko dute
Iturria: Diario Vasco