Terrorismoaren biktimak gogoratzen

Terrorismoaren Biktimen Europako Egunean, igandean, ekitaldia egin zen Arrosategi parkean. Aurten bereziki aipatu dituzte terrorismoaren bortizkeria isilpean jasan duten pertsonak

Oroimenean. Terrorismoaren biktimak gogoan hartu zituzten Arrosategi parkean, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunean. / AMAXKAR
Oroimenean. Terrorismoaren biktimak gogoan hartu zituzten Arrosategi parkean, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunean. / AMAXKAR

Argazkia eta iturria: Diario Vasco

EAJ-PNVk eta PSE-EEk osatutako Zarauzko udal gobernuak terrorismoaren biktimak gogora-tzera deitu zituzten herritarrak, joan den igandean, martxoaren 11ean, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunarekin bat eginik. Ekitaldia Arrosategi parkean burutu zen, 12.00etan hasita.

Omenaldian, Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak bertaratu ziren guztiak agurtu ondoren, bi alderdietako bozeramaleak, Jesus Aranak (EAJ-PNV) eta Gloria Vazquezek (PSE-EE) terrorismoaren biktima anonimoei izenburupean gobernuak adostutako testua irakurri zuten, euskaraz eta gazteleraz. Behin testua irakurrita, bost minutuko isilunea egin zuten eta jarraian, lore eskaintza egin zen krabelin zuriekin.

Isileko biktimak

Aurten, bereziki aipatu nahi izan dituzte eta beraien maitasuna eta solidaritatea erakutsi zerrenda ofizialetan ez agertuta ere, terrorismoaren bortizkeria isilpean bizi izan duten pertsona, agian anonimo, guzti-guztiei. «Gure artean bizi dira, gizarte honetan, eta mehatxatuta, mespretxatuta, irainduta, estortsionatuta egonda (baita euren familiak ere) beldurra, panikoa, terrorea eta bakardadea bizi izan dituzte» adierazi zuten bozeramaleek.

Igande honetan Arrosategi parkean biktimekiko solidaritateak eta bortizkeriaren gaitzespenak elkartu zituen ehun bat lagun eta «terrorismoaren aurrean bakearen eta bizikidetzaren kultura defendatzen jarraitu behar dugula» gogoratu zuten.

«Ziur gaudelako Giza Eskubide guztiak erabat errespetatuta, gizarte aske, justu, solidario, etiko eta demokratiko batetik, eta gertatutakoa ahaztu gabe, gu guztion artean eraiki ahal izango dugula bizikide-tzarantz irmo doan Zarautz; biktimek egia, justizia eta erreparaziorako duten eskubideari erantzuna emango dion Zarautz», gaineratu zuten. Berotasuna eta solidaritatea helarazi nahi izan zen ekitaldiarekin terrorismoaren biktimen senitarteko eta lagunei, «berriz horrelakorik gerta ez dadin» eskatuz.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *