Sentsibilizazio gunea izango da Zarauzko Haur Parkean

Hilaren 27an eta 28an eskainiko dute zerbitzua, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara

....

Iturria: Urola Kostako Hitza

Zarauzko Haur Kultur Taldeak askotariko jardunaldiak antolatu ditu oporretarako. Tartean, Haur Parkea jarriko dute kiroldegian. Hilaren 26an zabalduko dute eta hurrengo bi egunetan, abenduaren 27an eta 28an sentsibilizazio gunea ere izango da bertan, 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste, parekidetasuna, aniztasuna eta jarrera osasuntsuak. 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik gune hori.

Aurtengo Haur Parkeko gune nabarmenena Munduko emakumeak izango dela adierazi dute antolatzaileek. “Zarauztik mugitu gabe, historian zehar ezagunak izan diren emakumeak ezagutzeko aukera izango dugu, hala nola, Rigoberta Menchu, Rosa Parks, Elbira Zipitria, Bartolina Sisa, Malala Yousafzai, eta abar”. Horretarako, hainbat jolas egingo dituzte emakumearen presentzia aldarrikatzeko, tartean, puzzle jolasa.

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuek bultzatu dute ekimena eta Eragintza kultur erakundeak dinamizatuko du gunea.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *