Patxi Elola zinegotzia eta Saharautz elkarteko Txus Manterola eta Xabier Euzkitze Sahara Gara eguna aurkezten. / ETXEBERRIA
Bigarren urtez jarraian, datorren ostegun honetan Saharautz elkartea eta Zarauzko Udalaren eskutik, Sahara Gara eguna ospatuko da, Sahararen alde egingo den jaia Lege Zaharren enparantzan. Asko kostata, baina zazpi familia lortu dira aurten haur sahararrak udan etxean hartzeko: 4 Zarautzen, 2 Orion eta beste bat Getarian. Eta familia hauek jaian parte hartuko dute, beste eskualde batzutatik etorritako haur sahararrekin batera, izan ere «ukaezina da haur horiek direla herri zapaldu honen enbaxadorerik hoberenak», diote Saharautz elkartetik.
Haurrentzako puzgarriak, haima, sahararrek eskainitako tea, eta bestelako hainbat ekitaldi izango da ostegun arratsaldeko Sahara Gara egunean.
Argazkia eta iturria: Diario Vasco