Iturria: Urola Kostako Hitza
Pentsamendu politikoa eta historia sozialeko katedradun Santos Juliaren hitzaldiarekin hasiko da Mario Onaindia Fundazioak politikariaren oroimenez antolatutako jardunaldi zikloa. 19:30etik aurrera, Intelectuales y terrorismo en la transicion a la democracia hitzaldia emango du Zazpi kultur aretoan. Bihar, Onaindia Saria banatuko dute, toki berean, 13:00etan. Aurten Deustoko Unibertsitateko Teologiako katedradun Rafael Agirrek jasoko du oroigarri hori.