Iturria eta azgazkiak: Zarauzko Hitza
Kongresurako Gipuzkoako lehen eta bigarren hautagaiak –Odon Elorza eta Rafaela Romero– bertan izan dira, besteak beste.
Ekainaren 26ko haustekunde kanpainaren barruan, PSE-EE alderdia eskuorriak banatzen aritu da gaur arratsaldean herritarrei. Malekoian izan dira, Duke Enea parean, PSE-EEren Kongresurako Gipuzkoako lehen hautagai Odon Elorza eta bigarren hautagai Rafaela Romero, baita Gipuzkoako PSE-EEko Idazkari Nagusi Iñaki Arriola ere. Zarauzko PSE-EEren kide Gloria Vazquez eta Pablo Garciak ere hartu dute parte ekimenean, Patxi Elola legebiltzarkide zarauztarrarekin batera.