PSE-EEk «baliabide guztiak» baliatuko ditu atez atekoaren aurka | Zarauzko Hitza

http://zarautz.hitza.info/2012/02/29/pse-eek-%c2%abbaliabide-guztiak%c2%bb-baliatuko-ditu-atez-atekoaren-aurka/

PSE-EE udal taldea atez atekoaren aurka dago; «ezezko borobila» eman dio duela astebete Gipuzkoako hainbat udaletako Bilduko ordezkariek hondakinen bilketa sistema hori ezartzeko proposamenari. Ildo horretatik, alderdiak dituen «baliabide guztiak» jarriko ditu aipatu sistemaren aurka. «Herritarrei lasaitzeko eskatu nahi diegu, gaiaren inguruan kezkatuta baitaude. Gu bilketa sistema horren aurka gaude, eta gure esku dagoen guztia egingo dugu atez atekoa ezar ez dezaten». PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolaren arabera, Bildu «itzaleko apustua» egiten ari da. «Ez dute errealitatea den bezala agertzen. Arrazoi politikoak eta beren probetxurako arrazoiak daude tartean». Adierazi duenez, Bilduk gutxi gorabeherako zifrak adierazi ditu atez atekoaren beharraz ohartarazteko, eta kopuru horiek «utopikoak izateaz gain, okerrak» direla.

Bestalde, atez ateko sistema ezartzen badute, hondakinek gora egingo dutela salatu du Elolak, eta bizilagunen «intimitatea bortxatuko» dela…

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *