Albistea-Noticia: http://zarautz.hitza.info/2012/06/15/pse-ee-irita-martxan-dago/
PSE-EEk pasa den asteazkenean Bilduk, PPk, Aralarrek eta EAJk egindako salaketari erantzun dio: “Aipatutako alderdiek egin duten adierazpenean ezjakintasuna edo fede txarra nabaritzen da. Guregana ez dira inongo momentutan hurbildu, ez honen inguruan zer pentsatzen dugun galdetzeko, ezta azalpenak eskatzeko ere. Nahiz eta guri leporatu Irita proiektua atzeratua izana. Ondo dakite PSE-EE Iritaren aldekoa dela eta baita Irita proiektua atzeratzeko arrazoiak zeintzuk diren ere”. Aipatu lau alderdiek Spri Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Garapen Industrialerako Agentziak Gipuzkoan egitekoa den industriaguneen fusioa salatu zuten elkarrekin egindako agerraldian. Fusio horrekin Zarauzko industrialdea Donostialdekoarekin (Donostia eta Hernani) elkartuko litzakeela ohartarazi zuten, eta ondorioz, botererik gabe geratuko dela Zarauzko Udala. Lau taldeek PSEk “bere kabuz” egin nahi duen proiektuak ez duela “ekonomikoki” zentzurik nabarmendu zuten eta “herritarren eta gipuzkoarren nahietara ez dela egokitzen”.
Horren aurrean, PSE-EE ez dela Iritako proiektuaren gorabeheren “erantzule” adierazi du alderdiko bozeramaile Patxi Elolak. Haren arabera, Ekonomia Sustapen Kontseiluak Iritara bideratzea aurreikusita zeuden zazpi milioi eurotatik sei Donostialdeko industrialdeari ematea erabaki zuen. Kontseilu hori honakoek osatzen dute: Eusko Jaurlaritzak % 40 partehartzea du eta Gizpuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek, berriz, % 20na dute, guztira %60a. “Guztiok dakigun bezala, Gipuzkoan Bildu, Bizkaian EAJ eta Araban PP daude gobernuan. Beraz, hiruren artean gehiengoa osatzen dutenez, zertan dabiltza alderdi horietako Zarauzko ordezkariak PSE-EEri kontu eske? Berek dira Iritaren egungo egoeraren jabe”, dio PSE-EEko bozeramaileak.
Irita martxa onean
Jakinarazi dutenez, Gipuzkoako Ur Agentziak Iritan enpresa garatzeko baimena ukatu zuen. Honakoa dio 2012ko otsailaren 24ko txostenak: “Zarauzko Industrialdea S.A.-ri baimena ukatzea udalerrian Inurritza Ibaiaren eskuineko zaintza gunean eta honen errekastoaren trazadura zuzendu