PSE-EE: “Bilduk ez du birziklatu nahi” | Zarauzko Hitza

http://zarautz.hitza.info/2012/03/09/pse-ee-bilduk-ez-du-birziklatu-nahi/

PSE-EE taldearen arabera, Bilduk ez du birziklatu nahi: “Bilduk gaikako hondakin bilketa boikoteatzen ari da. Egungo sistemak modu eraginkorrean funtzionatzen du eta herritarrekin elkarlanean bultzatu behar da. Hori horrela, Bilduk zergatik kendu nahi ditu edukiontziok eta horren ordez bilketa sistema deseroso eta garestia inposatu? Zein interes ilun daude horren atzean?”. Bestalde, Bilduk Garbitania elkarteari 14.000 euro ordaindu izana salatu du, herrian atez atekoa bideragarria den ala ez aztertzeko. “Nondik atera dute diru kopuru hori? Garbitaniako haien lagunei ordaindu ahal izateko zer utzi dute ordaindu gabe? Susmagarria da, oso”.

Alderdi sozialistak bosgarren edukiontziaren erabilera bultzatzen jarraituko duela nabarmendu du, eta atez ateko bilketa sistemaren inposaketa arbuiatzen duela. “Beiraren, papelaren, pilen, plastikozko ontzien eta olio begetalen birziklatzeak emaitza onak eman ditu, birziklatze tasa gorantz doa. Edukiontzi marroiak pixkana-pixkana ari dira ezartzen…

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *