Ostiralean bukatuko da Emakumeentzako Jabetze Eskolako izen-emate epea

Parekidetasun sailaren webgunean, e-mail bidez, telefonoz edo Parekidetasun departamentuan eman daiteke izena. Hona hemen aurtengo Jabetze Eskolan izango diren ikastaroak eta hauei buruzko informazio guztia.

Emakumeentzako Jabetze Eskolaren aurkezpena Etxezabalan. (Parekidetasun departamentua)
Emakumeentzako Jabetze Eskolaren aurkezpena Etxezabalan. (Parekidetasun departamentua)

Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza

Irailaren 17an Etxezabalan aurkeztu zuten aurtengo Emakumeentzako Jabetze Eskola, eta ikastaroak emango dituzten irakasle guztiak izan ziren bertan. Urritik abendura arte izango dira ikastaroak:

  • Vínculos afectivos igualitarios y de buen trato’ (gazteleraz), Pepa Bojoren eskutik. Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, urriaren 3tik abenduaren 19ra. DYAren lokalean izango da (Iturribide 12-14). Matrikula: 20 euro.
  • ‘Ibilgailuen oinarrizko mantentze mekanikoa’ (euskaraz), Oteitza Lizeo Politeknikoaren eskutik. Astelehenetan, 16:00etatik 18:30era, urriaren 15etik azaroaren 19ra. Abendaño 7ko pabiloian izango da. Matrikula: 15 euro.
  • ‘Claves para entender nuestros miedos al espacio público’ (gazteleraz), Patricia Martinezen eta Delicia Aguadoren eskutik. Asteartetan, 18:00etatik 20:00etara, urriaren 9tik azaroaren 13ra. DYAren lokalean izango da (Iturribide 12-14). Matrikula: 15 euro.
  • ‘Estresa eta norbere buruaren zaintza’ (euskaraz), Karmele Gurrutxagaren eskutik. Ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara, urriaren 4tik abenduaren 20ra. DYAren lokalean izango da (Iturribide 12-14). Matrikula: 15 euro.
  • ‘Mujer migrante – Mujer entre dos mundos’ (gazteleraz), Vega Ayllonen eskutik. Astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 5etik abenduaren 10era. DYAren lokalean izango da (Iturribide 12-14). Matrikula: 10 euro.
  • ‘Batukada feminista’ (euskaraz), Arantxa Vicedo eta Ainara Sarasketaren eskutik. Ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, urriaren 4tik maiatzaren 30era. Abendañon izango da. Matrikula: 30 euro.
  • ‘Autodefensa feminista’ (gazteleraz), Maitena Monroyen eskutik. Abenduaren 1ean, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Polikiroldegian izango da. Matrikula: 10 euro.

Izen-emate epea ostiral honetan amaituko da, irailaren 28an. Inskripzioa egiteko lau modu daude: internetetik (www.berdintasunazarautz.wordpress.com helbidean), e-mail bidez (berdintasuna@zarautz.eus helbidera mezua igorrita), telefonoz (943 005 117 zenbakira deituz) edo aurrez aurre, Parekidetasun Departamentuan (Zigordia 33). Departamentua astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, 08:30etik 14:30era.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *