Mario Onaindia Fundazioak hitzaldia antolatu du ostiralerako Ezkertokin.
Manuel Reyes-Mate. (Wikipedia)
Iturria eta argazkia: Zarauzko Hitza
Memoriaren betebeharra izenpean, Luisa Etxenike idazleak, Gaizka Fernandez Soldevilla historialariak eta Reyes Mate filosofoak hartuko dute parte bertan. Hitzaldia 19:30ean izango da, gazteleraz. Mate filosofoak Holokaustoko biktimen eta garai haren osteko filosofiaren inguruko ikerketak egin ditu, eta 2009an Literatura Sari Nazionala eskaini zioten, La herencia del olvido lanagatik.