Martxoaren 8ko kartel lehiaketa, abian

Urtarrilaren 8tik 22ra aurkeztu daitezke Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotutako kartelak.

Iazko kartel irabazlea.
Iazko kartel irabazlea.

Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza

Urtero legez, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko kartel lehiaketa antolatu du Parekidetasun sailak. Interesa dutenek urtarrilaren 8tik aurrera aurkez ditzakete lanak. Hainbat baldintza bete beharko dira parte hartzeko: 16 urtetik gora edukitzea; epaimahaikide eta Zarauzko Udaleko langile ez izatea; lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izatea eta gehienez lan bakarra aurkeztea.

Era berean, kartelen gaiak martxoaren 8arekin zerikusia izan beharko dute eta 2018ko martxoaren 8a- Emakumeen Nazioarteko Eguna testua gehitu beharko zaio. Ordenagailu bidez eginak izan beharko dute, halaber. Gainontzeko oinarriak atxikitako dokumentuan daude ikusgai.

Lanak berdintasuna@zarautz.eus helbidera bidali beharko dira, urtarrilaren 22ko 14:00ak bitartean. Bi sari banatuko dituzte: epaimahaiarena, 400 eurokoa, eta boto gehien jaso duenarena, 200 eurokoa.

Epaimahaik ongi ikusten badu, lehiaketara aurkeztutako lan guztien artean 15 onenak aukeratuko ditu, eta lan horien artean aukeratu ahalko dute Facebookeko erabiltzaileek lan onena. Otsailaren 5ean jarriko dituzte sarean ikusgai lanok Parekidetasun sailaren Facebookeko profilean eta otsailaren 15era arte bozkatu ahalko da. Jabeak herritarren saria jasoko du. Lan guztiekin erakusketa bat atonduko dute.

Martxoaren 8ko kartel lehiaketako oinarriak

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *