Kirol pista estali berriaren muntaia grafikoa. (Zarauzko Udala)
Zarauzko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Aritzbatalde kiroldegiko kirol pista estali berria eraikitzeko xehetasun azterketari hasierako onespena eman zion, apirilaren 16an eginiko bilkuran. Ondoren, jendaurrean jarri zuten espedientea, eta denbora horretan ez zen alegaziorik aurkeztu. Maiatzaren 28ko bilkuran, espedientea aztertu eta eztabaidatu ondoren, behin betiko onartu zuen aho batez Tokiko Gobernu Batzarrak. Gaur eman du horren berri Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak.
Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza