Jose Antonio Laskibarren erakusketa inauguratuko dute gaur

Taxidermista donostiarraren bilduma ikusgai egongo da Merkatu Plazan gaurtik aurrera. Emazte zarauztarra izan zuen Laskibarrek, eta abenturazale eta naturzale sutsua izan zen.

Laskibar

Argazki gehiago eta iturria: Zarauzko Hitza

Jose Antonio Laskibarren bildumaren erakusketa inauguratuko dute gaur Merkatu Plazako lehen solairuan. Azaroaren 25era arte egongo da ikusgai, ostegun, ostiral, larunbat eta igandeetan.

Donostian jaio zen Laskibar, 1925. urtean. Ofizioz zapataria izan bazen ere, medikua izatea zen bere ametsa. Bere naturzaletasuna dela eta, taxidermia munduan murgiltzen hasi zen, eta Miren Arruti haren emazte zarauztarrarekin batera Parisera joan zen bizitzera. Deirol enpresan aritu zen lanean, animalia desberdinak disekatzen eta unibertsitate desberdinekin elkarlanean.

Naturari eta taxidermiari eskaini zion bizitza Laskibarrek, eta hil zenean, haren bildumaren zati bat Zarauzko udalari eman zion Miren Arrutik. Orain arte Arkamurka Natur Elkartearen egoitzan egon da bilduma, eta orain, bertako piezarik ikusgarrienak Merkatu Plazan jarri dituzte ikusgai. Xabier Alberdi arduratu da bildumaren eta Laskibarren inguruko ikerketaz, eta eskerrak eman dizkie Laskibar eta Arrutiren familiakoei, argazkiak, eta bestelako informazioa emateagatik.

Erakusketa ez dela «bilduma paleontologiko soil bat» azaldu dute. Laskibarren pertsonaian «sakontzen» ahalegindu dira, eta museo bateko gela bat izan beharrean, lantoki bateko aretoaren kutsua eman nahi izan diote, horretarako, idazmahaiak, apalak eta bestelako lantresnak erabiliz.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *