Gaurtik larunbatera 18.000 kilo jaki banatuko dizkiete beharra duten 300 familiari. Jana gaur goizean iritsi da Zarauzko Udalak Nagusilan elkarteari utzitako lokal berrira, eta eskualdeko familiek jasoko dute datozen egunetan. Familien erdiak Zarauzkoak dira, eta gainerakoak Aia, Orio, Getaria, Zumaia eta Aizarbazabalekoak.
Iturria eta argazki gehiago: Zarauzko Hitza