Hilaren 30ean amaituko da eskola materiala erosteko diru-laguntza eskatzeko epea

Udalaren webgunean kontsulta daitezke laguntza hori eskatzeko baldintza guztiak zein eskaera orria

Hilaren 30ean amaituko da eskola materiala erosteko diru-laguntza eskatzeko epea

Argazkia eta iturria: Urola Kostako Hitza

Gloria Vazquez Ongizate zinegotziak gogoratu du hilaren 30era arte eska daitekeela eskola materiala erosteko diru-laguntza. Horren helburua da familiei ikasturte hasieran izan ditzaketen gastuak arintzen laguntzea. Hain zuzen, 125.000 euroko partida gorde du Zarauzko Udalak horretarako. Eskola materialaz gain, kirol praktikarako tresnak erosteko balia dezakete familiek diru-laguntza hori, eta baita askotariko kirol ikastarotan izena emateko ere, besteak beste.

LH eta DBHko ikasleek gurasoek eska dezakete laguntza hori. Hiru mailatan emango dituzte laguntzak: 2014an 17.000 euro baino gutxiagoko sarrera izan zuten familiei 100 euroko laguntza eskainiko diete; 17.000 eta 25.000 euro bitarteko sarrerak izan zituztenei 75 eurokoa eta 50 euroko laguntza iaz gehienez 35.000 euroko diru sarrera izan zutenei.

Udalaren webgunean kontsulta daitezke laguntza hori eskatzeko baldintza guztiak zein eskaera orria. Zarauzko saltokietan erosi beharko da materiala, urriaren 30era arte. Ordainagiria zein kirol ikastarotan izena eman izanaren ziurtagiria gordetzea ezinbestekoa izango da, gerora erakusteko.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *