Hil amaiera baino lehen eman behar da izena Aldapetako etxe tasatuen zozketan sartzeko

Behin betiko zerrendak onartutakoan, 2017ko martxoan egingo dute Aldapetako 30 etxe tasatuen zozketa.

Behin betiko zerrendak onartutakoan, 2017ko martxoan egingo Aldapetako dute 30 etxe tasatuen zozketa.

Argazkia eta Iturria: Zarauzko Hitza

Hil honen bukaera bitartean eman daiteke izena Etxebiden Aldapetako 30 etxebitza tasatuen zozketarako. Zarauzko alkate eta Hirigintza departamentutako arduradun Xabier Txurrukak jakitera eman duenez, zozketaren deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian abenduan argitaratuko dela aurreikusten da. Parte hartu ahal izateko Etxebiden izena emanda egon beharko da aurretik; gaur egun erregistroan izena emanda ez daudenek, beren eskaera egin beharko dute urria bukatu baino lehen.

Gaur egun, Zarautzen erroldatutako 564 lagunek dute izena emanda Etxebiden babestutako etxebizitza bat jabetzan eskatuz, eta 357 lagun alokairuan eskatuz. Etxebiden izen-ematea ongi dagoen jakin nahi dutenek bi aukera dituzte horretarako: bata, Eusko Jaurlaritzaren 012 doako telefono zenbakira dei dezake, norbere espediente zenbakiarekin; eta bestea, Zarautz-Lur erakunde publikoaren bulegora (Saleg kaleai, 14) jo dezake edo 943-005129 telefono zenbakira deitu.

Zozketan sartzeko Etxebiden izena emanda egoteaz gain, Zarauzten erroldatuta egon behar du eskaitzaileak 5 urtez jarraian edo 10 urtez etenaldiekin. Etxebide 2015eko baldintza ekonomiko orokorrak betetzen diren ziurtatzen ari da, Gipuzkoako Ogasunarekin elkarlanean. Eskatzaileen gutxieneko diru sarrera 12.000 eurokoa izan beharko du, eta gehienez ere 50.000 eurokoa.
Zozketa, 2017ko martxoan

Txurrukaren esanetan, «abenduaren erdialde inguruan, Etxebiden izena emandako guztiek etxebizitzen zozketan parte hartzeko informazio pertsonalizatua jasoko dute». Jakinarazpena jasotakoan zehaztutako epean adierazi beharko dute zozketan parte hartu nahi duten ala ez. Jarraian behin betiko zerrenda aterako dute, jendaurrean erakutsiz, eta behin betiko zerrendak onartutakoan, 2017ko martxoan egingo dute zozketa.

Udaletik adierazi dutenez, dena ongi bidean bada, salerosketen kontratuen sinaketak ahalbidetuko dute obren exekuzioa eta hasiera 2017ko udazkenean egitea.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *