Gloria Vazquez izango da Zarauzko PSE-EEko alkategaia

Gloria Vazquez izango da Zarauzko PSE-EEko alkategaia
Argazkia eta iturria: Urola Kostako Hitza

Zarauzko PSE-EEk primarioak antolatu zituen azaroan alderdi horretako alkategaia aukeratzeko, eta hautagai bakarra aurkeztu da: Gloria Vazquez. Hori dela eta, berak ordezkatuko du datozen udal hauteskundeetan alderdi sozialista. Zarauzko Udaleko zinegotzia da Vazquez 2007.urtetik, eta hezkuntzako eta Agenda 21eko arduraduna izan zen legealdi horretan. Jakinarazi duenez, “ahalegin berezia” egin zuen eskola publikoaren eta iraunkortasunaren alde.

Halaber, Zarauzko taldeko idazkari nagusia da Vazquez, eta baita Gipuzkoako PSE-EEko zuzendaritzako kidea ere. 2011ean Batzar Nagusietako PSE-EEko prokuradore izendatu zuten. 2013an kargu hori utzi zuen, proiektu pertsonalari heltzeko. Irakaslea eta Biologian lizentziaduna da.

Behin PSE-EEko alkategaia aukeratuta, alderdi horrek hauteskunde programa prestatzeari ekingo dio. 2011ean egin zuen bezala, oraingoan ere parte hartze prozesua abiatuko du hori osatzeko. Oraingoan, “gehiago sakonduko” dutela ohartarazi dute. Astelehenean, hilaren 15ean, etxeetara gutun bat bidaliko dute. Bertan alderdi sozilistarekin harremanetan jartzeko bideak zehazten dira.

Horrez gain, arlo ezberdinetako eragileekin ere bilduko dira PSE-EEko ordezkariak, besteak beste, kulturako kideekin, kirolekoekin, gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariekin eta auzo elkarteekin. Era berean, gogoratu dute ezkertoki.wordpress.com webgunearen bidez zein Facebook eta Twitter bidez ere egin ahalko dira proposamenak. Parte hartzera sustatzeko, halaber, ezkertoki.esy.es webgunea sortu dute. Horren bidez, herritarrek mapa gainean kokatu ahalko dituzte haien kexuak zein eskariak.

“PSE-EE da Zarautzen kudeatzeko gai dena aukera ezkertiaz bakar gisa aurkezten da. Esperientzia dugu, ilusioa, ezagutza eta iniziatiba Zarautz gardentasunez eta zintzotasunez gobernatzeko. Indarrarekin ekin diogu prozesuko etapa berri honi, eta zarauztarrak bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *