Iturria: Eustat
Eguneroko hondakinak birziklatzea oso zabalduta dago Euskal AEn
Estatuaren aldean Euskal AE nabarmendu egiten da hondakinak birziklatzen. Papera eta kartoia familien %92,3k birziklatzen ditu; beira %91,6k; hondakin organikoak bereiztea askoz gutxiago egiten da (%32,3k). Bizkaian (%43,1), udalerri ertainetan (%50,8) eta txikietan (%45,3) dago zabalduta, batez ere, hondakin organikoak bereiztea; Araba (%27,9) eta batez ere Gipuzkoa (%16,8) oso atzetik dabiltza. Estatuan papera, beira eta metalen birziklatzea %70-75 bitartean da, Euskal AEn baino dezente gutxiago; hondakin organikoak gehiago (%60) birziklatzen dira.
IRITZIA: 2008. urteko Eustat-en Ingurumena eta Familiari buruzko inkestan ikusten zen euskal familiek ingurumena zaintzeko apustu garbia egiten dutela. Hondakinak bereizteko kontenedoreen bitartez ehuneko handi bat bereiztea lortu dugu aspaldidanik Beraz, ulertezina eta onartezina da bereizteko sistema egoki hau deseroso, zikina eta garestia den beste batengatik aldatzea. Garbitania enpresari kudeaketa esleitu nahi izatea izango alda honen arrazoia?