Asteazkenean ekitaldi berezia izan zen Etxezabalan, abenduaren 10a Nazioarteko Giza Eskubideen Aldeko Eguna izan zela aitzaki hartuta.
Julen Aranguren eta Pablo Garcia
Bertan, Zarauzko Udalak Garapenerako kooperazio sailaren bitartez bultzatzen dituen proiektuak burutzen ari diren GKE guztiek hartu zuten parte.
Pablo Garcia zinegotzi arduradunak sailaren lana zein den eta datorren urtean jarraituko dituzten urratsak zeintzuk izango diren azaldu zuen eta, bidez batez, borondatez jarduten ari diren herritar guztiei eskerrak eman zizkien, haien laguntzarekin giza eskubideen garapena zabaltzen laguntzen dutelako.
Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza