Iturria: Diario Vasco
Zarauzko Udaleko EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu eta Irabazi Zarautz Udal taldeek ondoko mozio aurkeztu dute, gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko eguna den honetan. «Udal ordezkariok gure alea jarrito dugu, euskararen aldeko politikak bultzatuko ditugu, elkarbizitzan oinarrituta». Diotenez, aintzat hartzeko eta aitortzekoa baita hiztunek, euskaldun berriek eta herri eragile zein erakundeek, guzti-guztiek egindako lana. «Euskaldun berrien lana aitortzeaz gain, euskaldun berriak sortzen jarraitzeko eta horretarako bitartekoak jartzeko eta erraztasunak emateko konpromisoa hartzen dugu». Bestalde, Udal ordezkariak diren partetik, «eta gure jarduna eredugarri izan daitekela jakinik, gure eguneroko lanean euskara izango da ohiko hizkuntza. Era berean, Udal barneko zein kanpoko jardueretan euskaraz arituko gara eta elebitan jardun behar dugunean euskarari lehentasuna mango diogu».