Eraso sexisten kontrako informazio puntu bat jarriko da gaur gauean malekoian

Gaur, larunbata, malekoian Parekidetasun departamentuak eraso sexisten kontrako informazio puntua antolatuko du. Turismo bulegoaren azpian kokatuta egongo da informazio puntu hau, gaueko 23:00etatik goizaldeko 02:00ak bitartean. Emagin taldeko kideak bertan egongo dira hainbat informazio partekatzen herritarrekin.

Parekidetasun departamentutik informazio puntu hau ezartzearen zergatia azaldu dute hitz hauekin, «gure helburua da jaietan eraso sexistak prebenitzeko informazioa ematea eta erasoen inguruan hitz egiteko aukera izatea herritarrek. Uste dugu gure presentziarekin, gune hori bertan egotearekin, lortzen dugula jada helburu bat. Presente egon behar du jaietan emakumeenganako indarkeriaren kontrako mezua».

Iturria: Diario Vasco

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *