Antoniano aretoan izango da mahai ingurua, eta erabilera bakarreko plastikoaren eraginaz eta haren erabilera murrizteko moduaz hitz egingo dute bertan.
Zarauzko Udalak antolatuta, otsailaren 13an, asteazkena, jarri dute hitzordua, 19:00etatik aurrera. Hizlari lanetan jardungo dira Surfrider fundazioko Xabier Curto, Eko-rek-eko David Zabala eta Emaus fundazioko Begoña Cabaleiro.
Iturria eta argazkia: Zarauzko Hitza