Argazkiak: A.R.
Iturria eta argazkia: Noticias de Gipuzkoa
Zarautz/Zumaia. Zarautzek eta Zumaiak bat egin zuten atzo Emakumearen Nazioarteko Egunean eta giza-katea osatu zuten bi herrietako ikastetxeetako ikasleek. Zarautzen herri guztian zehar osatu zuten katea, eta Zumaian, berriz, erreka inguratu zuten. Horretaz gain, Zarautzeko ikasleek manifestua irakurri zuten udaletxeko balkoian eta bertsoak ere abestu zituzten. Arratsaldean ere izan ziren ekitaldiak, eta Zarau-tzen emakumeen argazki erraldoia atera zuten bitartean, Zumaian kontzentrazioa egin zuten Alondegiaren parean.