Asteazkenean izango da, 10:00etatik hasita.
Argazkia eta Iturria: Zarauzko Hitza
Herriko 6 ikastetxeetako ikasleek ekitatea eta klima aldaketaren egoera aztertu dute ikasturtean zehar, Agenda 21 programaren barruan. Gaiok aztertu ondoren, Aritzbatalde kiroldegian bildu ziren Oteitza Lizeoko, Lizardi Institutuko, Orokieta Herri Eskolako, La Salle ikastetxeko, Salbatore Mitxelena ikastolako eta Antoniano ikastetxeko maila guztietako 36 ikasle, proposatutako hobekuntzen artean aukeraketa bat egiteko.
Asteazkenean aurkeztuko dituzte proposamenak, 10:00etan hasita udaletxean egingo duten udalbatzar berezian. Bertan, udal ordezkariek jasotako proposamenei erantzungo diete. Ekitaldi irekia izango da, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte udaletik.