Iturria: Diariovasco
Mugikortasun Astearen baitan zenbait aktibitate antolatu ditu Udalak. Besteak beste, asteazkenean, arratsaldeko 17:30-19:30era, Geltoki Plazan, Santa Klarako pasabidearen proiektua ezagutzera emango du Xabier Txurruka alkateak, batipat inguruko bizilagunak geratzen direlarik gonbidatuta. Ondorengo egunean, osteguna, arratsaldeko 18:30etik aurrera Lege Zaharren Enparantzan, Zarauzko Udaltzaingoak bide heziketa programan egiten duen lana erakutsiko du. Eskoletako gaztetxoekin burutzen dute programa urtean zehar eta oraingo honetan familia guztiak gonbidatu nahi dituzte parte hartzera. Bestalde, datorren larunbatean, XVI. Txirrindulari Txikien Eguna izango da. Goizeko 10:00etan, Araba kalean kokatuta dagoen Lizardi Institutuk abiatuta, bi ibilbide izango dira Zarauzko Zikloturista Elkarteak eta Udalak antolatzen duen ekitaldian.
Azkenik, hilaren 22an, nire autorik gabeko eguna gogora-tzeko, egun osoan zehar herriko autobusa dohainik izango da.