Bertso jaialdia azaroaren 25ean

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta Bertso-jaialdia izango dugu Modelo Zineman.

Bertso jaialdia azaroaren 25ean

Argazkia eta iturria: Zarauzko Udaleko Parekidetasun Departamenduko Bloga
Historia

1981ean Bogotan egin zen Latinoamerikako I topaketa feministan, azaroaren 25a aukeratu zuten Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Eta hain zuzen egun hori aukeratu zuten Patria, Minerva eta Maria Teresa Miraval hiru borrokalari dominikarren oroitzapenean.

Hirurak Leonidas Trujilloren diktaduraren kontrako herri-mugimenduan parte hartzeagatik bortxatu eta erail egin zituzten 1960ko azaroaren 25ean.

1999an Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusiak erabaki zuen egun hori izendatzea, abenduaren 17ko 50/134 Ebazpenaren bidez, data horri izaera ofiziala emanez. Eguna Dominikar Errepublikak proposatu zuen, eta beste hirurogei herrialdek babestu zuten.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *