Mario Onaindia Fundaziotik adierazi dute film proiekzioa eta solasaldia atzeratu egin behar izan dituztela, baina laster jakinaraziko dute saioa zein egunetan egingo duten.
Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza
Mario Onaindia Fundazioak ‘El fin de ETA’ izeneko filmaren proiekzioa eta solasaldia antolatu zituen ostiralerako, baina antolatzaileek jakinarazi dute atzeratu egin behar dutela hitzordua, antolakuntzarenak ez diren arrazoiengatik. Dena dela, laster jakinaraziko dute saioa zein egunetan egingo duten.
‘El fin de ETA’ izeneko film dokumentalean ETAk indarkeria behin betiko uzteko emandako urratsak kontatzen dira, prozesua bertatik bertara bizi izan zuten lagunen eskutik.