Baratzeen eta landareen inguruko hitzaldi eskainiko du Jakoba Errekondok

Antoniano aretoan izango da astelehenean, 18:30ean hasita. Saioan, gainera, bertaratzen direnen zalantzak eta galderak erantzungo ditu.

Jakoba Errekondo (Ataria.eus)
Jakoba Errekondo (Ataria.eus)

Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza

Jakoba Errekondok eskainiko duen baratzeen eta landareen inguruko hitzaldi irekia antolatu du udaleko Ingurumen Sailak. Saioa astelehenean, maiatzaren 14an, izango da Antoniano aretoan, 18:30etik aurrera. Gaiari buruzko zalantzak argitzeko «aukera polita» dela adierazi du Patxi Elola zinegotziak.

Udalak 160 lursail ditu Abendañon herritarren artean banatuta, eta horietako batzuk oraindik libre daude. Hala, herritarrei baratzeen eta landareen inguruan informazioa zabaltzeko asmoz antolatu dute hitzaldia. «Gai honen inguruan dagoeneko beren baratzeak lantzen ari diren herritarrek edo, orokorrean, jakinmina duen pertsona orok, zalantzak argitzeko aukera polita izango dute», nabarmendu du zinegotziak.

Landareen funtzionamenduaren eta bizimoduaren inguruan ariko da solasean Errekondo: «Orokorrean landareekin lan egiten duten pertsonei zuzendutako hitzaldia izango da. Landareen funtzionamenduaren eta bizimoduaren inguruan sarreratxo bat egingo dut eta, ondoren, orokorrean baratzeen, lorategien eta basoen inguruan azalpenak emango ditut. Honez gain, landareen barietateez eta hauen gaitz eta sendabideez mintzatuko naiz». Halaber, saioaren zati handi bat bertaratzen direnen zalantzak eta galderak erantzuteko baliatuko du.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *