Azoka solidarioa, ‘kultura ez da hondakina’, bihar Lege Zaharren Enparantzan

Azoka, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatzen du baztertze ekonomikoa bizi duten pertsonak laguntzeko

Iturria: Diario Vasco

Bihar, igandea, azaroaren 29a, Azoka Solidarioa ospatuko da Lege Zaharren enparantzan, ‘Kultura ez da hondakina ekimena‘ hain zuzen goizeko 9:30etik 14:30etara Lege Zaharren enparantzan (eguraldi txarra eginez gero, udal merkatuan).

Formatu txikiko azoka honetan bigarren eskuko liburuak, CDak, DVDak, biniloak… salgai izango dira eta aldi berean etxetik ekarritako horiek ere jasoko dituzte, material horiek berriro erabiltzaile berrien esku jartzeko eta hondakin ez bihurtzeko, kultura ez baita hondakina. Azoka, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatzen du baztertze ekonomikoa bizi duten pertsonak laguntzeko.

Zarauzko Udalak bat egiten du azoka honen helburuekin. Hondakinen Prebentzioa Sustatzeko Europako Astea dela kontuan izanda, oso momentu egokia da gure hondakinak murrizteko eta etxeko material horiek berrerabiltzeko. Ingurumen departamentuak balorean jarri nahi du prebentzioa, hondakinen kudeaketan murriztea baita lehenengo neurria, jarraian, berrerabiltzea eta hirugarrena, birziklatzea. Halaber, arrazoi ekonomikoak direla eta, gizartean baztertuak dauden pertsonak lagunduko ditugu.

Beraz, lerro hauen bidez, Zarauzko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu erabiltzen ez dituzten liburu, CD, DVDak azokara eramateko eta bertan interesgarriak izango diren beste batzuk eskuratzeko.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *