Aurrera doa Kultura Digitalaren Astea

Ikasgela ibiltari bat eta karpa bat jarri dituzte martxan Munoan, eta haur eta nerabeek «teknologiarekiko jarrera sortzaileak» garatzea eta «interneten erabilera arduratsua» sustatzea da helburua. Bost eguneko egitaraua antolatu dute.

Aurrera doa Kultura Digitalaren Astea

Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Kultura Digitalaren Asteari eman zioten hasiera ostiralean, martxoak 15. Ikasgela ibiltari bat eta eta karpa bat jarri dituzte martxan Munoan, asteazkenera, martxoak 20, arte. Haur eta nerabeek «teknologiarekiko jarrera sortzaileak» garatzea eta «interneten erabilera arduratsua» sustatzea da helburua.

Haurrei zuzendutako ikastaro desberdinekin abiatu zuten egitasmoa ostiralean. Besteak beste, Code.org ikastaroa, Scratch ikastaroa eta bideo jokoak sortzeko ikastaroa izan ziren.

Hona hemen gaurko eta datozen egunetako egitaraua:
Martxoak 17, igandea, autobusean:

10:00. Code.org ikastaroa(6-8 urte)
11:00. Scratch ezagutu ikastaroa (9-10 urte)
12:00. Bideo jokoak sortzeko ikastaroa (11-12 urte)

Martxoak 17, igandea, karpan:

10:00-13:00. Herriko elkarte eta kolektiboen ekintzak
13:00. 8Gb-ko pendriven zozketa

Martxoak 18, astelehena, autobusean:

10:00. Code.org ikastaroa (6-8 urte)
11:00. Scratch ezagutu ikastaroa (9-10 urte)
12:00. Bideo-jokoak sortzeko ikastaroa (11-12 urte)
17:00-20:00. Autobusa ikusteko aukera eta Kultura Digitaleko gainontzeko ikastaroetan izena emateko aukera
17:00. Scratch ezagutu ikastaroa (10-12 urte)
18:00. Bideo jokoak sortzeko ikastaroa (12-14 urte)
19:00. Code Wars (14-16 urte)

Martxoak 18, astelehena, karpan:

10:00. Ikastetxeetan landutako proiektuen aurkezpena
17:00. Herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza
20:00. 8Gb-ko pendriven zozketa

Martxoak 19, asteartea, autobusean:

10:00. Code.org ikastaroa (6-8 urte)
11:00. Scratch ezagutu ikastaroa (9-10 urte)
12:00. Bideo-jokoak sortzeko ikastaroa (11-12 urte)
17:00-20:00. Autobusa ikusteko aukera eta Kultura Digitaleko gainontzeko ikastaroetan izena emateko aukera, standeko mostradorean.
17:00. Scratch ezagutu ikastaroa (10-12 urte)
18:00. Bideo jokoak sortzeko ikastaroa (12-14 urte)
19:00. Code Wars (14-16 urte)

Martxoak 19, asteartea, karpan:

10:00. Ikastetxeetan landutako proiektuen aurkezpena
17:00. Herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza
20:00. 8Gb-ko pendriven zozketa

Martxoak 20, asteazkena, autobusean:

10:00. Code.org ikastaroa (6-8 urte)
11:00. Scratch ezagutu ikastaroa (9-10 urte)
12:00. Bideo-jokoak sortzeko ikastaroa (11-12 urte)
17:00-20:00. Autobusa ikusteko aukera eta Kultura Digitaleko gainontzeko ikastaroetan izena emateko aukera, standeko mostradorean.
17:00. Scratch ezagutu ikastaroa (10-12 urte)
18:00. Bideo jokoak sortzeko ikastaroa (12-14 urte)
19:00. Code Wars (14-16 urte)

Martxoak 20, asteazkena, karpan:

10:00. Ikastetxeetan landutako proiektuen aurkezpena
17:00. Herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza
20:00. 8Gb-ko pendriven zozketa

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *