Askotariko ikastaroak eskainiko dituzte Jabetze Eskolan

Zazpi ikastaro eskainiko dituzte aurten: Publizitatea genero ikuspegitik, Emakumeak kameraren atzean, Oinarrizko konponketak: elektrizitatea, Autodefentsa, Bizikleta mekanika tailerra, Mindfulness eta Genealogia femeninoa. Irailaren 13an eigngo dute horien aurkezpena, Etxezabalan, 18:00etan.

Gloria Vazquez Jabetze Eskolako ikastaroen kartelarekin.
Gloria Vazquez Jabetze Eskolako ikastaroen kartelarekin.

Argazkiak eta iturria: Zarautzko Hitza

Urrian hasiko dira Jabetze Eskolako urte amaierako ikastaroak. Aurrez, irailaren 13an, eskolen aurkezpena egingo dute Etxezabalan, 18:00etan. Bertan izango dira ikastaroetako irakasle guztiak, herritarrei zuzenean azaltzeko bakoitzaren helburua, metodologia eta gainontzeko xehetasunak. Zazpi ikastaro eskainiko dituzte aurten: Publizitatea genero ikuspegitik, Emakumeak kameraren atzean, Oinarrizko konponketak: elektrizitatea, Autodefentsa, Bizikleta mekanika tailerra, Mindfulness eta Genealogia femeninoa. Azken biak gaztelaniaz izango dira.

Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotziak gogoratu du Jabetze Eskola «emakumeentzako eskola» dela: «Pertsona batzuek ez dute ulertzen zergatik egon behar den eskola bat zehazki eta bakarrik emakumeentzat. Erantzuna erraza da: emakumeok diskriminazio egoera jasaten dugu emakume izateagatik, eta baita gure kontrako indarkeria ere». Nabarmendu du horri aurre egiteko legeak «beharrezkoak» direla, baina, era berean, emakumeak eurak «hainbat gaitasun eta indar berpiztu» behar dituztela, «geuri buruari dagokion botereaz jabetzeko»: «Emakumeok geure burua astindu eta barruan daukagun indarrari heldu behar diogu, autonomia gehiago lortzeko eta gizartean zein politikan dagokigun papera betetzeko».

Interesa dutenek irailaren 13tik 26ra eman ahalko dute izena ikastaroetan, Parekidetasun sailera joanda (Zigordia kalea, 33), bertara deituta (943-00 51 17) edota berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzita. Plazak mugatuak dira eta, horrenbestez, zozketa egingo dute izena eman duten emakume guztien artean. Zarautzen bizi diren emakumeek izango dute lehentasuna. Parekidetasun sailaren blogean dago eskuragarri informazio osoa.

 Jabetze Eskolako urte amaierako ikastaroak

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *