Ana Murciak Latinoamerikako emakumeei buruzko hitzaldia emango du bihar, Zarautzen

Azaroaren 25aren harira,Mundu Zabaleko Emakumeak zikloaren barruan izango da hitzordua, Etxezabalan 18:00etatik 20:00etara

Mundu Zabaleko Emakumeak hitzaldi zikloa.
Mundu Zabaleko Emakumeak hitzaldi zikloa.

Argazkia eta iturria: Urola Kostako Hitza

Asteazkenean, azaroaren 25ean da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna, eta Zarauzko Udaleko Berdintasun sailak ekitaldi ugari antolatu ditu horren harira. Pasa den hilaren 4an egin zuten egitarauko lehen ekitaldia: sexu esplotaziorako pertsonen salerosketari buruzko Chicas nuevas en 24 horas film dokumentala eman zuten.

Horrez gain, Mundu Zabaleko Emakumeak izeneko hitzaldi zikloa ere antolatu dute, hainbat herrialdetako emakumeen egoera ezagutzera emateko eta kultura ezberdinen inguruko estereotipoak hausteko helburuarekin. Pasa den asteartean eman zioten hasiera zikloari, Magrebeko testuinguruan, gizon eta emakumeen eskubide berdintasunaren alde lan egiten duten emakumeen mugimenduei buruzko hitzaldiarekin. Maya Amranek eman zuen.
Bihar izango da bigarrengoa, Ana Murciaren eskutik. Horrek Latinoamerikako emakumeak izango ditu hizpide. Etxezabalan izango da hitzaldia, gaztelaniaz, 18:00etatik 20:0etara.

Hirugarrena eta azkena abenduaren 1ean izango da, Afrika beltzari buruz Jeanne Rolande Dacougnaren eskutik. Ordu eta leku berean izango dira hitzaldi horiek.

Kalera ateratzeko
Azaroaren 25ean bertan, Ainhoa Alberdik eta Eneko Balerdik kale antzezlan berezia eskainiko dute; Barren plazan izango da, 19:30ean hasita. Horren helburua “normalean arlo pribatuan sufritzen den indarkeria, bere krudeltasun osoarekin” kalera ateratzea da.
Hurrengo egunean, azaroaren 26an, Ez gara palestinaz ari ikuskizunaz gozatezko aukera izango da Modelo aretoan. Bertan, gizonek beren emozioei buruz hitz egingo dute, poesiaren eta musikaren laguntzaz.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *