Aldaketa klimatikoa izango dute hizpide asteazkenean, Zarauzko Etxezabalan

Goiener kooperatibako Alex Lopezek, Usurbilgo lanbide eskolako Oier Aranzabalek eta Eibarko Ingeniaritza eskolako kideek hartuko dute parte

Aldaketa klimatikoa izango dute hizpide asteazkenean, Zarauzko Etxezabalan

Argazkia eta iturria: Urola Kostako Hitza

19:00etatik hasita, aldaketa klimatikoaren inguruko mahai ingurua izango da asteazkenean, Etxezabalako aretoan. Goiener kooperatibako Alex Lopezek, Usurbilgo lanbide eskolako Oier Aranzabalek eta Eibarko Ingeniaritza eskolako kideek hartuko dute parte, eta kontsumo arduratsuaren, energia berriztagarrien zein auto elektrikoen inguruan jardungo dute horiek, hurrenez hurren. Horrekin batera, elektrizitatearen faktura nola irakurri eta kontsumoa kontrolatzeko mekanismoak azalduko ditu Lopezek. Zarauzko Udaleko Ingurumen sailak antolatu du ekitaldi hori.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *