abstenitu egingo gara, ez dakigulako nora bideratuko dituzuen diru hauek, oraindik zuen programa ez dugulako ezagutzen

Albistea-Noticia: http://www.diariovasco.com/v/20121104/costa-urola/ordenantza-fiskalak-aldeko-botuekin-20121104.html

Ordenantza fiskalen gaia 11 aldeko botuekin onartu zen, (BIldu, Ezker Anitza eta Aralar). PSE-EE-ko hiru zinegotziak abstesnitu egin ziren eta EAJ-k aurka bozkatu zuen.
PSE-EE alderdiko Patxi Elola bozeramaileak, Ogasun batzordeak egindako lana handia izan dela errekonozitu zuen. «Fin ibili zarete lanean», esan zion Iñaki Eizagirreri zuzenduz, «baina abstenitu egingo gara, ez dakigulako nora bideratuko dituzuen diru hauek, oraindik zuen programa ez dugulako ezagutzen». Bestalde, Ezker Ani-tzako Mariana Aranburuk, baiezko bozka eman zuen. «Etxe bizitza hutsen gaian guztiz ados gaude; pozik gaude gure aldarrikapena onartu delako, etxe hutsei zerga kobratzearena. Eta gure aldetik, zerga honekin jasotzen den dirua etxebiziten alokairua nolabait antolatu eta sustatzeko erabiltzea eskatzen dugu».
EAJk, aurka bozkatu zuen. Lehendabizi, beraiek aurkeztutako enmendakinak ez ziren aurrera atera. Etxe bizitza hutsen gaiari dagokionez, zigor bat dela esan zuen Imanol Lasak. «Adibidez, Bilbao, Arrasate edo Eibartik, udan, aste santuan edo gabonetan gure herrira etortzen den familia bati, doblea ordain araztea gaizki ikusten dugu. Sakondu beharreko gaia iruditzen zaigu»

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *