Zarauzko PSE-EEk neurriak hartzeko eskatu dio Udal Gobernuari Santa Barbaran zintzilikatutako pankarta dela-eta

Zarauzko PSE-EEk neurriak hartzeko eskatu dio Udal Gobernuari Santa Barbaran zintzilikatutako pankarta dela-eta
Argazkia eta iturria: Urola Kostako Hitza

Pasa den larunbatean Santa Barbarako horman zintzilikatu zuten pankarta dela-eta, Zarauzko Udalak ezin duela “ezer esan gabe” geratu ohartarazi du Zarauzko PSE-EEk. Gune hori Natura 2000 sarearen barruan dagoela gogoratu du, eta horrenbestez, bizirauteko zaintza berezia behar duela. Zentzu horretan, Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkateari eskatu dio zein neurri hartzeko asmoa duen Udal Gobernuak “ingurumenari egindako eraso” horren aurrean. “Ekimen hori gaztetxearen urteurreneko ospakizunekin lotuta dago, eta hortaz, agerikoa da nork jarri duen pankarta hori eta nork hartu behar dituen neurriak gune hori leheneratzeko”, nabarmendu dute alderdi sozialistako ordezkariek. Era berean, oroitu dute lurjabeekin akordio bat duela udalak. Horren bidez, erakundeak hartzen du bere gain gune hori zaintzeko ardura. “Udalaren, eta bereziki, alkatearen ardura da hitzarmen hori bete eta gune horren mantenua bermatzea”.

“Beste behin, erradikalek euren sinboloak jarri dituzte gune natural batean eragin bisual eta ekologikoa sorraraziz”, salatu dute sozialistek

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *