Zarauzko PSE-EEk eskatu dio Udal Gobernuari azal dezan Euskal Jaitan zein pankarta jartzea baimendu zuen

Iturria: UrolaKostakoHitza

Iraileko udalbatzarrean PSE-EEk Euskal Jai Egunean zintzilikatu ziren pankarta batzuei buruzko mozioa aurkeztu zuen
. Alderdi horretako ordezkarien arabera, kartel horien bidez “herriko hiltzaileak goraipatzen” ziren. “Bereziki nabarmentzekoa da Foruen plazan eskegita zegoen kartela: ETAko bi kiden izenak eta Zuen borroka gure eredua da leloa agertzen ziren bertan”. Haien esanetan, ETAk hainbat zarauztar “erail, zauritu, jazarri eta zuzenean mehatxatu” ditu. “Herritar ororentzat onartezina da ekintza faxista hauek goraipatzen dituzten kartelakk herriko plazetan egotea. Are gutxiago herritar guztien parte hartzea sustatu beharko luketen festatan”.

Udal Gobernuak pankartak jartzeko baimena eman zuela gogoratu dute PSE-EEko zinegotziek: “Beraz, ETAko presoen argazkiak zituzten pankartak jartzeko ere bai. Oso larria da instituzio batek baimena ematea ETAko terroristak horrela goraipatzeko, are gehiago herritar guztionak diren kaleetan”.

Hori dela eta, mozioaren bidez Udal Gobernuari eskatu zioten Euskal Jai Egunean zein pankarta jartzea baimendu zuen eta zein baldintzapean azal zezan. Era berean, ETAren bortizkeria salatzeko galdegin zion Zarauzko Udalbatzari, eta baita “iraingarriak diren eta giza eskubideen zapalketa bultzatzen duten” pankartak arbuiatzeko ere, “bereziki Ekaitz eta Ekhiñe, Zuen borroka gure eredua leloa zuena”.

Gehiengoz onartu zuen Zarauzko Udalbatzak mozio hori; EH Bilduk soilik bozkatu zuen kontra.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *