http://www.diariovasco.com/v/20110513/costa-urola/ahulenen-aldeko-giza-politika-20110513.html
«Ordezkaritza izatea da gure helburu, ezkertiar politikak bultzatzeko»
Josean Elola Azpeitia PSE-EEko hautagaia dugu Getariako alkatetzarako. Zarauztarra da bera, 51 urte ditu, lanbidez irakaslea da Zarauzko Ikastolan, ‘Gesto por la Paz’eko kidea izan da hasieratik, eta ohikoa lehen EEko zerrendetan eta orain PSE-EEkoetan. Azken udal hauteskundeetan (2007an) bigarren aurkeztu zen Getarian ere, Juan Ramon Azkuerekin.