Jon Urien, orduko alkatea, eta Patxi Elola udal baratza ekologikoen proiektuaren aurkezpenean, duela bi urte Abendañon (Argazkia: Ainara Lozano)
Albistea: zarautz.hitza
Duela bi urte onartu zuen orduko Udalbatzak Abendaño auzoan lursail bat herritarren eskura jartzeko proiektua. Garai hartan, 1.500 metro koadroko eremua prestatu zuten, Bombas Itur enpresaren eta Munantxo baserriaren artean, eta 21 zatitan banatu. Hala, erabiltzaile bakoitzari 60 metroko gunea eman zion erakundeak. Eskatzaileen zerrenda, ordea, luzatzen joan da urteen poderioz. Hori dela eta, Zarauzko Udalak beste 49 sail atonduko ditu, oraingoan herri aldera dagoen gunean. Guztira, 170 ortu inguru zango dira aurrerantzean herritarrentzat, beraz.