Euskal Herriko azken hamarkadetako historiaren kontaketaz ariko dira hizketan bihar Zazpi Kultur Elkarteko hitzaldian. «Iraganari buruzko interpretazio desberdinak» landuko dituzte bertan.
Gorka Landabururen gidaritzapean, Luis Castells, Jose Antonio Perez eta Jose Maria Ruiz Soroa idazle eta legelaria ariko dira hizlari lanetan, 19:30etik aurrera Zazpi Kultur Elkartean.
Mario Onandia Fundazioak antolatuta, Euskal Herriko azken urteetako historiaren kontaketari buruzko hausnarketa bultzatuko dute hizlariek. «ETAren armagabetzetik denbora igaro dela kontuan hartuta, gaiaz hitz egiteko une egokia» dela uste dute.
Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza