Ostiraletan eta larunbatetan 01:00etatik 05:00etara artean eskatu daiteke zerbitzua, kale aldetik etxera joateko. Lehentasuna emakumeek eta mugikortasun urria duten pertsonek dute, baina ez zaio inori ukatuko; hala jasotzen du araudiak.
Iturria eta argazkia: Zarauzko Hitza
Asteburu gauetako taxi-bus zerbitzu hau udalerri barrura mugatuko da, eta beharrezkoa izango da aurrez tiketa edukitzea. Tiketak Udaltzaingoan edo Herritarren Arreta Zerbitzuan eskura daitezke, eta taxia Udaltzaingo aurrean hartu beharko da. Oro har 2 euro kostako da.
Zerbitzu pilotua dela adierazi zuten egitasmo honen aurkezpenean Jesus Arana eta Gloria Vazquez zinegotziek.