Gipuzkoako Foru Aldundiak Bicibizi egitasmoa antolatu du bigarren urtez, bizikletari protagonismo berezia emateko. Hainbat jarduera antolatu dituzte Donostian astebukaerarako, baina zenbait herritan ere egingo dituzte ekitaldiak. Zarautzen, adibidez, gaueko bizikleta martxa antolatu dute larunbaterako: 22:00etatik 23:00etara izango da, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta.
Bizikleta, monopatina, patinak edo antzerako zerbait duen 14 urtetik gorako edozein pertsonak osatu ahal izango du ibilbidea. Saioan zehar, gainera, musika eta ezustekoak izango dira.
Iturria eta argazkia: Zarauzko Hitza